XILOFAGOAK
Xilofagoak nagusiki egurretik elikatzen diren organismoak dira, egurraren narriadura eragiten dutenak.
Jarduera eraginkor bat aurrera eramateko ezinbertzekoa da ikuskapen lan on bat egitea, zein izurriteri aurre egin behar diogun jakitea eta jarduera plan on bat programatzea.
Nagusiki 3 taldetan zentratzen gara; karkaba, termitak eta onddoak.
Karkaba deiturikoen barruan hainbat espezie ditugu. Hagitz garrantzitsua da borrokatuko dugun espeziea ezagutzea, izurriari aurre egiteko hartutako neurriak zuzenak izan daitezen.
Termitak isopteroen ordenakoak dira, intsektu sozialak dira eta zelulosan aberatsak diren egurrez eta bertzelako materialez elikatzen dira.
Egurrean onddoak agertzearen arrazoi nagusia hezetasuna da.



