INTSEKTUAK
Arkakusoak
Intsektu artropodoak dira, metamorfosi osokoak, hegorik gabeak, alboetan zapalduak, ugaztunak eta hegaztiak parasitatzen dituzten odol-zurrupatzaileak bakarrik helduaroan; beraz, nahiko ohikoak dira maskotetan, izan katu, txakur edo Europa osoko karraskari ttikietan. Ez dira hagitz espezifikoak ostalari gisa, eta, beraz, parasitatutako animalien jabeak ere zizta ditzakete maiz.
Hiruzpalau aste inguru bizi dira.
Ahoko tutu-mekanismo bat dute, elikatzeko bereziki egokitua. Gorputz hori albotik konprimituta dago, eta, horri esker, erraz sar daitezke ostalariaren ileetan edo lumetan. Hanka luzeak dituzte eta atzeko aldeak jauzirako egokituta daudenez, erraz mugitzen dira ostalari batetik bertzera.
2000 espezie ezberdin ezagutzen dira, baina penintsulako ohikoenak hauek dira:
- Ctenocephalides felis (katuaren arkakusoa)
- Ctenocephalides canis (txakurraren arkakusoa)
- Pulex irritans (gizakiaren arkakusoa edo arrunta).
Identifikatu ahal izateko zeinu nagusiak ziztadak berak dira, hazka edo hozka egiten duten maskotak, animalien ilajean orban beltzak (gorozkiak), dermatitisa… Hagitz ttikiak direnez, begi hutsez ikustea zaila da.
Anemiak (infestazio larria duten animalietan), endoparasitoen eta gaixotasunen transmisioa, dermatitisa eta alergiak, azkura, ondoeza, loaren trastornoak… eragin ditzakete.



