INTSEKTUAK
Inurriak
Metamorfosi osoko intsektu hauek (arrautza, larba, pupa, heldua) klima beroetako ezaugarriak direnez, ohikoak dira udaberrian eta udan.
Intsektu horiek hagitz gogaikarriak izan daitezke lorategietan, barrualdeko guneetan (sukaldeak, jangelak, etab.). Espeziearen arabera, ziztadak eragin ditzakete, eta agente patogenoak dira. Biltegiratutako elikagaiak kutsa ditzakete.
Koloniatan bizi diren intsektu hauek, ahal dela, elikagai gozoak bilatzen dituzte (espeziearen arabera), beraz, ezinbertzekoa da elikagaiak eskura ez uztea. Horretarako, ezinbertzekoak dira elikagaiak ontzi hermetikoetan biltegiratzea, garbiketa eta oztopo fisiko ezin hobeak.
Gutxieneko eskakizun prebentiboak betetzen baditugu ere, batzuetan ez da lortzen izurritea desagertzea; horregatik, Desinberatik izurritea desagerrarazteko behar diren tresnak eta laguntza eskaintzen dizkizugu.
Hauek dira gure herrialdeko inurri-espezie ohikoenak:Inurri beltzak edo lorategikoak (Lasius Niger)

Faraoi inurria (Monomorium Pharaonis)

Inurri Argentina (Linephitema Umile)




