INTSEKTUAK
Euliak
Milaka espezie dituen intsektu mota baten aurrean gaude, eta horietako askok gizakiarengan inolako eraginik ez badute ere, bertze batzuek osasun-arazoak sortzen dituzte, gaixotasun-bektoreak baitira.
Euli arrunta edo etxekoa erraz aurki dezakegu etxeetan. Bere bizimodu berezia dela eta, gaixotasun infekzioso eta bakterianoak zabaldu ditzake.
Bere elikatze-iturri nagusia haragi edo arrain deskonposatua, zaborra, gorozkiak eta bertzelako hondakin organikoak direnez, bere hego eta hankak ehunka germenez zamatzen dira, arnasketa, begi, urdail edo larruazaleko gaitzak eragiten dituztenak.
Erraz aurki dezakegun bertze euli mota bat “fruten eulia” da: arrautzak jartzen dituzte laboreetan, eklosionatzean larbek frutak jan ditzaten. Etxean erraz aurki ditzakegu frutan, konpost guneetan eta abar.
Nekazaritzan, laborari askok uzten zati bat galtzearen errudunak dira, kutsatutako frutak edo barazkiak ez baitira egokiak giza kontsumorako.




