Bezeroaren arreta

Blog

Zimitzak

Zimitzak edo oheko zimitzak (Cimex Lecturalius) orain dela urte batzuk arte gure herrialdean ia errotik aterata zegoen espeziea dira.Bidaien gorakadak eta globalizazioak areagotu egin dute izurri honen problematika, eta izurri arrunta izan da bai etxebizitza partikularretan, bai hotel, ostatu eta aterpetxeetan.

Apopiloei min handia ematen dien intsektu batez ari gara, eta, dirudienez, gaixotasunak transmititzen ez dituzten arren, hagitz gogaikarriak dira.

Metamorfosi bakuneko intsektu hauek (arrautza, ninfa eta heldua), gauez pikatzen dute piko txupatzaile baten bidez, eta edozein zulotan ezkutatzen dira, hala nola arrakalak, entxufeak, zokaloak, koltxoiak, etab. Hori dela eta, hagitz zaila da horiek kontrolatzea eta desagerraraztea, eta desintsektazio-lanak asko planifikatu eta egin behar dira.
Image
Ezkutalekuetatik gauez baino ateratzen ez direnez, hagitz zaila da ikustea eta detektatzea.  Hori dela eta, zuen presentziaz zalantzarik izanez gero, jo ezazue Desinberara.Gure teknikariek, ikuskapen sakon baten bidez, zalantzak argituko dizkizute, eta, gorabeherarik aurkituz gero, Desinberak jarduera-plan bat prestatu eta dagozkion neurriak hartuko ditu.
Image

DESINBERA, S.L.

Barrio Zalain 42 A
31780 - BERA

 948 625 597
 info@desinbera.com
 calidad@desinbera.com

DESINBERA ISO 9001 BUREAU VERITAS
DESINBERA UNE-EN 16636 BUREAU VERITAS
DESINBERA UNE-EN 16636 BUREAU VERITAS
DESINBERA UNE-EN 16636 BUREAU VERITAS