Labezomorroak molestagarriak eta problematikoak dira: molestiak, asko zikintzen dute, janaria intoxikatzen dute, alergiak, usai txarrak..
Gaixotasun ZOONOTIKOAK transmititu dezakete::
Labezomorroak metamorfosis amaitugabea egiten dute, hau da, hasieran arrautzak dira eta behin jaiotzen direla hainbat mudetatik pasatzen dira heldu izatera bilakatu arte, jatez geratu gabe.
Itxura: Colore marroia, begi handiak eta 10-15 mm-ko luzera duen labezomorro baten aurrean gaude. Antena fin eta luzeak ditu eta toraxaren aurrekadean bi lerro ilun. Bi hegal pare dituzte bai arrak eta baita emeak ere.
Bizitza zikloa: 3 egoeratan aurkitu dezakegu labezomorro hau, 30 eguneko inkubazioa duen arrauza, 60 egunetan zehar ninfa eta 200 egunez heldua. Egoera hoberenetan zikloa 2 edo 3 hilabeteetan egin dezake. Emeek arrautzak kapsula (ooteka) batzuetan eramaten dituzte. Hauek beti gorputzari lotuta eramaten dute eta 40 arrautza inguru izan ohi ditu ootekak. Ninfak heldu izatera iritsi arte 5-7 aldiz eraldatzen dira eta behin heldu bihurtuta 7-10 egunetan umatzen dira. Helduak 2 eta 4 arte bitartean egon daitezke ez jakirik ezta urik gabe
Habitata: Beroak (25-33ºC) eta humedadeak erakartzen die. Arrailetan, juntatan, markoetan, isurbideetan, kafeteratan, motoreetan (kamarak, plater-garbigailuan…), etab. Gaueko aktibitatea dute eta gregarioak dira.
Itxura: Kasu honetan, labezomorroak 20-27 mm-ko luzera dauka, marroi ilun beltz kolorekoa. Arrak erraz desberdin daitezke emeetaz, txikiagoak baitira (arrak) eta hegalak gorputz erdiraino iristen zaizkie (ez dute hegan egiteko balio) eta emeen kasuan ordea, hegalak oso txikiak dira.
Habitata eta jokaera: labezomorro beltzaren habitata mugatuagoa da Blatella Germaniarrarena baino. 20-29ºC-ko leku freskoak nahiago dituzte, beraz, aurki ahal ditzakegun lekuak ondorengoak dira: ganbarak, bodegak, etab. Daukaten bizitza zikloa bi urtekoa da gutxi gorabehera.
Aspektua: labezomorro hauek tamaino handikoak dira, helduak 35-40mm-ko tamainora iritsi daitezke. Intsektu hauek gorri eta marroi kolore tartekoak dira.
Habitata eta jokaera: leku bero eta bustian bizi dira, hauen tenperatura gustukoena 28ºC-koa da. Jatetxeetan, sukaldeetan, okindegietan eta janaria erraz lor dezakeen tokietan aurkitzen dira. Orojaleak dira. Toki beroetan urte bateraino iristen dira eta leku epeleetan uda garaian.
Metamorfosis osoa egiten dute, 4 etapa, hau da, hasieran arrautzak dira, hortik larba ateratzen da, larbatik pupa egiten dira eta azkenin inurriak izatera iristen dira.
Aspektua: inurri langilek 4-5mm-ko tamainoa dauka, bainan erregina 15mm neurtzera iritsi daiteke.
Habitata eta jokaera: erreginak udaberri garaian jartzen ditu arrautzak, normalean lur azpian egiten dute gordelekua, baina baita ere zuhaitz azal azpian egiten dute.
Inurri klase honi janari gozoa gustatzen zaie eta bidean zehar feromona aztarnak uzten dituzte haien godelekuraino, beste inurriak janaria dagoen tokira iristeko.
Aspektua: inurri hau 1´5-2mm-koa da eta erregina berriz 4-6mm-koa, kolore marroi gorria da.
Habitata eta jokaera: edozein eratako eraikuntzak inbaditzen dute ( etxeak, supermerkatuak, industria-eraikinak, albergeak). Hauek eraikuntza beroetan egiten dituzte habiak, bai kanpoaldean eta bai barrualdean (27-30ºC). Pitzaduretan, espaloi azpian… Oso zailak dira inurri hauek desagerraraztea.
Gauez ateratzen dira eta orojaleak dira. Janaria beraien gorputz gainean garraiatzen dute gordelekura.
Aspektua: langileak 3mm neurtzen dute eta erreginak, ordea, 6mm-raino iritsi daiteke. Marroi gorri kolorezkoak dira.
Habitata eta jokaera: 100.000 inurri edo gehiagoko kolonietan bizi dira eta kolonia bakoitza erregin batekin kontatzen du, erregin bakoitzak 150-200 arraultza inguru jartzen du eguneko.
Inurri gorriak 60cm-ko montikuluak eraikitzen dituzte bizitzeko eta toki irekietan eta eguzkitsuetan egiten dituzte. Inurri hauek, animaliei eta baita gizakiei zizta egiten diete eta oso mingarriak dira.
Intsektuak dira, artropodoak, 2000 espezie ezberdin daude baina espainiar penintsulako ezagunenak hauek dira:
Metamorfosis osoa egiten dute, hegal gabeko zomorroak dira, heldutasunera fasean zurrupadoreak dira eta ugaztun eta hegaztien bizkarroiak dira, horregatik maiz agertzen dira gure inguruko animalietan, bai kato, bai txakur eta bai karraskarietan.
3 edo 4 aste inguru bizi daitezke.
KARAKTERISTIKAK: Elikatzeko aho hodien mekanismoa daukate, gorputz lateral konprimitua, erraztasuna ile edo lumeko animalietan, hanka luzekoak eta atzeko hankekin jauzi egiteko gai dira.
SEINALEAK: Pikadurak, marratu edo hozka egiten duten animaliak, orban beltzak animalien azalean, dermatitisa…
ERAGINDAKO KALTEAK: Anemiak, endoparasitoen transmisioak eta gaixotasunak, dermatitisa eta alergiak, ziztadak, ondoeza, lo nahasteak…
Arkakusoak intsektu txikiak dira ( 1,5 mm-tik 3,3 mm-ko luzera) hegalik gabe, hagitz arinak, orokorrean kolore ilunekoak (adibidez, katuaren arkakusoak kolore gorrixkakoak dira), aho-tubo mekanismo bat dute bereziki egokituta bere ostalarien odolaz elikatu ahal izateko.
Gorputza trinkotua dute lateralki, erreztasunez mugitzea ahalbidetzen die ostalariaren ile edo lumetatik.
Hanka luzeak dituzte eta atzekoak jauzi egiteko gaituta dituzte, jauzi hauek norabide bertikalean 18cm-koak eta norabide horizontalekoak 33cm-koak izan daitezke. Honek bere luzera 200 aldiz gainditzen du, beraz, animali guztien artean gorputzaren tamaina aintzat hartuz, honek animali jauzilari hoberena bihurtzen du.
Arkakusoaren gorputza gogorra da, leuna, eta ile anitzekin estalirik dago, gainera, atzerantz zuzendutako arantza motzak ditu.
Ezaugarri honek ostalariaren ileen artean igarotze arina ziurtatzen die.
Beraien gorputzaren gogortasunak presio handiak jasatea ahalbidetzen die (ziurrenik bizirauteko egokitzapenaren ondorioa, etab), gitza hatzek eragindakoagatik ere.
Pulex irritans, arkakuso arrunta bezala ezagutua, Pulicidae familiako intsenktu sifonaptero mota bat da.
Odolez elikatzen diren parasito ektodermiko ornodun homeotermoak dira.
Banaketa kosmopolita du eta ostalari-mamu hagitz zabala, gizakia barne.
Gizakiongan gehien agertzen den arkakuso mota dugu, nahiz eta bereiziki gure espeziarena ez izan, nahiz eta modu okerrean ondorioztatu dezakegun Pulex irrintans-i hizkuntza ezberdinetan jartzen zaion izen arrunta.
Arkakusoak intsektu apteroak dira (hegalik gabekoak), txikiak, kolore marroikoak eta lateralki konprimitutako gorputzekin.
Arrak emeak baino txikiagoak dira eta buruan antenak, begiak, orrazia eta suktorio aparatua dute.
Bere hankak makotutako erpe pare batean amaitzen dira.
Bere gorputzaren egiturak potentziarekin jauzi egitea posible egiten du, gaitasun honek ostalaritik ostalarira transferitzea errazten du.
2000 espezie eta azpi-espezie existitzen dira munduan.
Nahiz eta zakur eta katuak ostalari transitoriak izan daitezkeen edozein arkakuso motetan, Ctenocephalides felis, C. canis, Pulex sp eta Echidnophaga bakarrik dira kezkagarriak mediku arloan animalia gehiengoengan.
Arkakusoekin kutsatuta dauden zakurrenganako ikerketek erakusten dute %92a C. felis felis espeziearengatik kutsatuta daudela.
Arkakusoek ez dute soilik sumindura sortzen zakurren azalean ibiltzean edo ziztadak egitean, ohiko trastorno bat dago animali sensible/alergikoekin lotutakoa: Dermatitis Alergikoa Arkakusoaren Ziztadengatik (DAPP).
DESKRIBAPENA: Tisanuro intsektua, arina eta fototaxia negatibo gogorra, horren eraginez arraroa da bere ikuspegia. Bere gorputzean disdira metalikoa. Luzera 0´8-1 zm-koa. 6 urteraino bizitzera iritsi daitezke.
BIOLOGIA: Eraikin zaharretan bizi dira, ustiategietan, upategietan, komunetan, etxeetako sukaldeetan… Mundu guztian zehar aurki ditzakegu, hau da, banaketa globala. Hauen elikagaiak produktu almidoiak edukitzen dute eta heldutasun garaia 4 hilabetetan iristen dira.
SEINALEAK: Beraien zilar koloreagatik identifikatzen dira, baina oso zailak dira harrapatzeko.
ERAGINDAKO KALTEAK: Liburuak eta oihalezko produktuak.
Denak dira harrapariak, orokorrean bakartiak. Guruin pozoitsuak daukate, beraien harrapariak paralizatzeko gai. Zeta egiteko gai dira, oihal armigoa deritzona, ehizatzeko erabiltzen dute sare gixa.
DESKRIPZIOA: 5.000 Liztor espezie ezberdin aurki ditzakegu eta 20.000 Erle inguru mundu guztian. Intsektu onuragarriak dira naturarako, gehiengoa polinizazio natural gixa funtzionatzen baitute.
BIZI ZIKLOA: Bakartiak ez daukate koloniarik. Eme helduak zerlda eraikitzen dituzte arraultza bakoitzarako; lurrean, zuhaitzetan etxeetan, garajeetan… eta zelda guztiak elikatzen dituzte banan-banan.
Taldeka bizi direnak, koloniak eraikitzen dituzte eta erregina bertan bizi da, langileak, kumeak eta gizonezkoak. Koloniak lur azpian eraiki daitezke, zuhaitz puntetan zintzilikaturik, leiho inguruetan, zuhaixketan… Soilik erregina erreproduzitu daiteke har bat edo gehiagorekin.
Udazken garaian, ia gehienak dagoeneko hilik daude eta ugalduta dauden erregin gazteak bizirik jarraituko dute.
AZTARNAK: Liztorraren presentzia, liztor kabiak, ziztadak…
ERAGINDAKO KALTEAK: Arazo handiena sortzen da beraien kabiak etxebizitza inguruetan eraikitzen dituztenean, mehatxatuak sentitzen direnean eraso egiten dute eta ziztadak mingarriak izan daitezke, oso kaltegarriak alergiaren presentziarik baldin badago.
Teilatu eta itsasontzietako arratoi bezala ezaguna.
15-23 cm bitarteko luzera du eta 25 cm baino gehiagoko buztana, beraz, bere luzetasun osoa 340 eta 455 mm-tara ailegatzen da. Bere pisua 225 eta 340 gramoen artean dago.
Oso karraskari bizia da eta igokari gaitasun handia du, horrela bada aletegi, teilatu, txapitulak etab.-etan aurki dezakegu, hau da, gizakiek sortutako eraikin altuetan; gau-ohituretakoa.
Estolda eta arratoi arrunta bezala ere ezaguna.
Gris zikin kolorekoa da. 19 eta 27 cm artean neurtzen du eta bere buztanak 16-21 cm bitartean neurtzen ditu, horrela bada, bere luzetasun osoa 325 eta 460 mm artean dago.
230 eta 480 gramo bitartean pisatzen du. Tunel, soto eta biztanlegoaren estoldetan, eta aletegi, ubideak eta hauen kanpoaldeko zabortegietan bizi dira, iada kolonizatu dituzten bideak jarraituz.
Gau-jardueretakoa da, ilunabarrean izaten dute aktibitate gehien eta goizaldeko 2-3ak bitartean.
Marroi-grisa kolorekoak dira eta entzumen, usaimen eta gustu zentzumen bikainak ditu; ikusmen eskasa. 6-9cm arteko neurria dute, buztana ia gorputza bezain luzea izanik eta 15gr inguru pisatzen dute.
Bizitza zikloa 9-12 hilabeteko iraupenekoa dute eta ikaragarri ugalkorrak dira. Urtean 6 umealdi izaten ahal dituzte eta horietako bakoitzean 4-8 kume bizitzaren 6.astetik aurrera. Ernaldia 21 egunetakoa izan ohi da.
Etxebizitza barruan zein kanpoan bizi dira eta kasu arraroetan estoldetan topatu ditzakegu. Igokari ona da eta mesfidatia, orojalea da nahiz eta zerealak dituen gustukoen, ur gutxirekin biziraun dezake.
Pipi honi “Capricornius” edo “Etxe-capricornius” moduan ezagutzen zaio.
Lehentasuna ematen die zura dentsoei eta habeei eta neurri handiko zurei eraso egiten die.
Hylotrupes Bajulus edo Pipi handia soilik koniferaz eta bereziki pinuz elikatzen da.
Bere neurria handia dela eta (heldu aroan 9tik 20 mm bitartean) oso kaltegarriak dira batez ere egurrezko eraikuntza eta bereziki habeentzako eta zertxetarako eta bertze elementu estruktural batzuentzako, larriki hondatzera ailegatu daiteke eraikuntzaren segurtasuna arriskuan jarri arte.
Pipi ezagunena da. Heldu aroan 2 eta 5 mm arteko luzera izan dezake.
Gorputz luzexka du eta marroi jaspeztatu kolorea du, ea pronotum bat du (intsektuaren toraxeko hiru segmentuetako lehenengoa) honek buru osoa estaltzen du kaputxa balitz bezala.
Bere fase larbarioan krema kolorea dute eta 1 mmtik 7 mmra luzatzen dira.
Ez dira heldu arora ailegatzen 3 edo 4 urte pasa arte, beraz, oharkabekoz pasa daitezke denbora horretan, eta bitartean gure etxe edo altzairuetako egurra jaten dute, pipi itxura eta ugaltzeko prest dauden arte ez baititugu ikusten.
Pipi Anobium punctatuma bertze espezietatik ezberdintzeko, zuratik irtetean egiten dituzten zuloen neurria izango da, kasu honetan 1 eta 1,5 mm-ko diametroak egin ohi dituzte.
Pipi mota hau “Heriotza erlojuaren kakalardoa” arrek bere burua zuraren contra jotzerakoan produzitzen duten soinuagatik, erloju bateko tik takera parekatzen diren emeak erakartzeko.
Aspaldian soinu hau superstizio batekin lotzen zen, honek zioenez, soinu hau entzuten zenuenean heriotzaren deia hurbiltzen ari zen.
Heldu aroan 5 eta 9 mm artean neurtu dezake nahiz eta larba denean 11 mm neurtzera ailegatu daitekeen.
Anobium punctatumaen moduan kaputxa moduko bat du burua estaltzeko, baina kasu honetan, jazpeatutako gorrixka kolorekoa da.
Bere bizitza zikloa bertze pipiena baino luzeagoa da, ziklo larbarioak 3 eta 6 urte bitartekoa da.
Irteerako zuloaren neurria ere handiagoa da, 2 eta 4 mm arteko diametrokoa baita.
Bere zura gustukoenen artean haritza, zumarra eta urkia daude.
Espezie hau Espainian ez da oso arrunta, baina bai Ingalaterrako hegoaldean eta azken aldian Holandan.
Pipi mota honi arrunki “Parketaren sitsa” edo “Zuraren sitsa” deitzen zaio, batez ere hauei eraso egiten dielako.
Pipi mota hau mundu osoan zehar zabalduta dago, Hurbileko EKidealdean ezik.
Pipi arruntak baino neurri handiagoa du, baina bere forma luzexka da eta bertze pipiekin alderatzen badugu kobre koloreko gorri kolorea du.
Bere bizi zikloa urtebetekoa da, eta bere irteera zuloa oso txikia da bere gorputz luzexka dela eta.
Zelulosaz elikatzen dira, zura edo bere eratorrietan aurkitzen dira (papera, kartoia, aglomeratuak, etab…).
Termitategia lurrazpian kokatuta egon ohi da eta seinaleak sumatzen diren lekutik 40 metrotara egon ohi da .
Fototropismo negatiboa dute (argitik ihes egiten dute), horrela etxeetako zuretara joan ohi dira (habeak, ate eta leihoetako markoak, zokaloak, itsatsitako altzariak, etab…) barrutik eta harresiak eta paretak pasaz.
Kasu batzuetan, horma oso gogorretan edo hezetasun edo/eta tenperatura aldaketak daudela sumatzean, harresietatik kanpo atera ohi dira, tunelak egiten dituzte ongarri eta harearekin, listuarekin zementatuz. (popularki “malkoak” bezala ezagutuak)
Termitategiaren elikadura trofalaxiaren bidez gertatzen da (estomaka soziala), elikagaiak estomakan transportatzen dituzte eta zomorro batetik bertzera ahoz-aho edo aho-uzki bidez transmititzen dute.
Portaera honek substantziak (feromonak) transmititzeko ere balio dute, honek aldi berean konposizioa eta komunitatearen portaera arautzen du.
Aireko edo zur lehorreko termita bezala ezaguna.
Termino hau K. flavicollis i Cryptotermes brevis Estatu Batuetan erabiltzen duten izen arruntetik –¬“Drywood termite”-tik dator. Agian, termino hau ez da oso egokia Kalotermesentzako, zura hezeak ere jaten dituelako. Adibidez kanpoko zurgendiegietako zuretan (balkoietan, terrazetan, hegaletan…).
Beharbada bere ugaritasuna zuretan termitategi berriak sortzeko moduagatik da, bere ezteietako hegaldien bidez (orokorrean irailetik azarora). Gube mediterraneoko eskualde hezeenetan aurkitzen da. Bere termitategietan 1000tik 1500 xomorroetara ailegatzen dira.
Bere termitategiak berezko zurean hondeatuta daude. Hau da, beraien habitata beraien elikagaia bera da. Erregiak ez du hipertrofiatutako abdomena, arrarekin kamera erreala egiten duen galeria zabalean aurkituz. Lurrazpiko termitaren aldean, azken estadioko ninfak dira uzta biltzearen arduradunak eta komunitatearen elikagaia banatzen dutenak. Horregatik, espezie honen inguruan hitz egiten dugunean “langile faltsuak” dituela esaten da.
Koloniak eratzen dituzte zuraren barnean. Altzariak, kutxak, markoak, ateak, habeak, zuhaitz bizidun eta hilak. Zur aglomeratuko tauletan habia egiteko gai dira ere…Termita hauek duten ezaugarrietako bat bolatxo fekal txikiak dira erasotutako elementutik erori daitezkeelako bere galeriak beteez. Galeriek zureko zainei jarraitzen diete eta zura garbi uzten dute (beraien bolatxo fekalak ez dira itsatsita geratzen, ez bada beraien antzinatean trinkotuta geratu).
Ez dago guztiz argi espezie hau Iberiar Penintsulan dagoenik, bai aldiz, Kanaria Uharteetan. Badirudi Bartzelonan gutxienez bi kasu aurkitu direla, termita espezie hau aktibitatean. Nahiz eta susmatu askoz ere gehiago egon daitezkeela. Espezie honen portaera K. flavicollis-en bera da, ezberdintasun nagusia hega egiten duten xomorroak pixka bat txikiagoak direla eta beraien kolokazioa argiagoa da, pronotoan orban partikularrik gabe. Bere gorotzak bolatxo fekalak dira baina K. flavicollisena baino txikiagoak. Zura K- flavicollisak baino garbiagoa uzten dute, egoera ez ohikoetan 300 xomoroetara ailegatzen dira eta zura oso lehorretan egoten dira. Cryptotermes brevisen termitategi betetzen duen espazioa oso txikia da. Horregatik, izurri honen transporte merkantziaren bidez gerta daiteke.
DESINBERA, S.L. - B-31839681 - Barrio Zalain 42 A - 31780 - BERA - Navarra - Tel.: 948 625 597 - Fax.: 948 625 590 - Email: info@desinbera.com