Desinsektazioak kaltegarriak diren artropodoen deuseztatzean datza. Arazo ohikoenak intsektuek (labezomorro, euliak, liztorrak, etab.) sortzen dituzte. Horretarako metodo kimikoak, fisikoak edota garbiketa arruntak erabiltzen dira. Nekazaritzarentzat, abeltzaintzarentzat edota gizakiarentzat kaltegarriak diren espezieak egon daitezke.
Lehen erran bezala, normalean intsektuen sortzen dituzte arazo gehien baina araknidoak ere plaga hauen artean sartu ditzakegu.
Pulberizadore baten bidez likidoa lurrun gisara fokuan zuzenean tratatzen da. Tratamendu hauetan likidoa presiopean lurrin gisa ateratzen da eta labezomorroetarako, eulientzako, xinaurrientzako, etb. erabiltzen da besteak beste. Intsektuak likidoa ukitu ahala hil egiten dira, berehalako efektua du.
Atomizatzailea izeneko makina igerilekuak bezalako kanpo lanetarako erabiltzen da. Likidoa lurrun gisa botatzen du makina honek ere, baina makina hau aurrekoa ez bezala motorduna da. Gune handiagoetan erabiltzen da.
Gel hauek intsektuentzat elikagai dira. Ondorioz, lokalaren hainbat puntutan jartzen da (kafetera, kajoietako bisagretan, motordun aparatuetan, etb.) eta intsektuen jan ahala hil egiten dira. Likidoarekin baino motelago joaten da tratamendu hau, izan ere, intsektuak gela jan eta egunetara hiltzen dira, baina hagitz eraginkorra da.
Pegatina batzuen bitartez intsektuak bertan itsatsiak gelditzen dira. Pegatinetan feromona batzuk jartzen dira (pegatina batzuek feromonak barneratuak ekartzen dituzte) eta hauek intsektuentzat erakargarriak dira. Ondorioz inguruko intsektuak bertan itsatsiak gelditzen dira. Hagitz eraginkorrak dira likido bidez iristen ez den lekuetarako, baita prebentzio gisa erabiltzeko ere.
Termonebulizatzeilea izeneko makina baten bidez tratatu beharreko gunea ke batez estaltzen da. Hagitz ohikoa da sistema hau aterpetxe, eskola, etb. bezalako gune handietan. Lan anitz denbora laburrean egiten du makina honek. Kontuz erabili behar da arriskutsua baita eta autorizaturiko langileek bakarrik erabili dezakete.
Nebulizatzailea izeneko makina ere erabili ohi da. Aurrekoaren antzekoa da baina logela txikiagoetarako erabiltzen da, lanerako motelagoa baita. Hala ere, leku txikiagoetarako gomendagarria da lanerako erosoagoa baita, pisu eta tamainagatik.
Bonba batez, petigaz, lanzaz eta hodi batez osatzen den makina da. Makina hau orain dela gutxi erabiltzen hasi da eta liztor beltzaren aurkako tratamenduan bakarrik erabili ohi da. Liztor hauek kabiak altura handietan egiten dituzte (zuhaitzak, etxeetako teilatuak) eta horregatik erabiltzen da pertiga. Zaila den lekuetara iristeko hagitz baliagarria da. Pertigarekin kabirano iritsi eta lantza kabian sartzen da. Ondoren bonbaren laguntzat likidoa bertan isurtzen da. Erabiltzen den likidoaren motagatik liztorrak ez dira aztoratzen eta ordu ugaritako efektua du. Horregatik berdin du gabez edo egunez lan egin, izan ere, egun guztian zehar liztorrak kabian sartu ahala hil egiten dira. Normalean bi edo hiru egun utzi behar da kabia kendu arte, liztor guztiak ziur hil direla egiaztatu arte.
DESINBERA, S.L. - B-31839681 - Barrio Zalain 42 A - 31780 - BERA - Navarra - Tel.: 948 625 597 - Fax.: 948 625 590 - Email: info@desinbera.com