Arratoi-hiltze tratamendua

Arratoi-hiltze tratamenduak ingurugiro zehatz batzuetan arratoi nahiz xaguen deuseztatzea du helburu; fabrikak, eskola zein ikastolak, sukaldeak, hotelak , ostatuak, estoldak eta herriak bertzeak bertze.

Emaitza onak lortzeko, bateragarriak diren hainbat sistema erabili ohi ditugu.

Arratoi-hiltze prozesuan bi sistema ezberdin banatzen ditugu:

  • Arratoi-hiltze pasiboa

    Arratoi eta xaguak espazio zehatz batzuetan sartzea, bizitzea eta ugaltzea eragoztea du helburu. Metodo hauek, arratoi eta xaguen irteera eta sarbideak, ura eta elikagaien lorpena oztopatzea dute helburu.

    Elikagaiak: elikagai guztiak leku berdinean gordeak egon behar dira, kutxa edo kaxoi hermetikoetan sartuak. Modu berean, sukaldean soberan gelditu diren elikagaiak, modu egokian gorde edo bota behar dira eta zakarrontziei tapa jarri.

    Ura: Inguruan dauden putzu edo ur fokuak saihestu behar dira, baita inguruko zisternak ongi itxiak daudela baieztatu.

    Eraikuntza eta lokalak: sotoetan breazko lurra, zuloetan tamaina egokia daramaten metalezko sareak, komun-ontziak sifoiarekin, behealdean metalezko zati bat (25cm inguru) duten egurrezko ateak, lurrera ongi lotutako estoldak, kanpo-estolda pisutsuak, isurbideak behar bezala babestu, etab.

  • Arratoi-hiltze aktiboa

    Metodo mekanikoak: arratoi edo xaguentzako malguki bidezko edo kola bidezko tranpak dira ohikoenak. Ez dute arazo hagitz larrietarako balio izaten eta momentu puntualetan erabiltzen dira. Normalean bertze metodoekin kontrolatu ezin denean edota metodo kimikoak erabili nahi ez direnean erabiltzen dira.

    Irudi honetan xagu bat tranpa barrenean ikusi daiteke. Tranpa hauekin xagu bakarra harrapatu daiteke aldiro.
    Beste tranpa hauei, monitoreak deitzen zaie eta oso eraginkorrak dira pozoia erabili nahi ez den lekuetan. Ikusi daitekeen bezala, xagu bat baino gehiago harrapatu daiteke aldiro.

    Metodo fisikoak: ultrasoinuak. Ez ditu karraskariak ezabatzen baizik eta bertze nonbait bidaltzen ditu. Ez dira hagitz eraginkorrak eta garestiak dira.

    Metodo biologikoak: txakur edo katuak, ugal aparatuko zelulak ezabatzen dituzten jakiak, bakterien bidez ezabatzeko metodoak, etab.

    Metodo kimikoak: gaur egun, erabilienak dira. 4 mota ezberdin daude:

    • Uxagarriak:substantzia hauek karraskarientzat desatseginak izan ohi dira, modu honetan, produktu eta materialei kalte egitea saihesten dute. Hauek, egonkorrak, eraginkorrak eta ez toxikoak izan behar dute.
    • Fumigatzaileak: metodo azkarra da eta arazo larrietan, katastrofe meteorologikoetan eta egoera arriskutsuetan erabiltzen dira. Hagitz toxikoak dira bai gizaki eta baita animalientzat ere eta pertsona espezializatuek bakarrik erabili dezakete.
    • Erabilera bakarreko pozoia: berehalako efektua dute. Toxikoak dira bai gizaki edota beste espezientzat, horregatik, hauen erabilera murriztuta dago eta bakarrik erabilera anitzeko pozoiak efektua egiten ez duenean erabiltzen da.
    • Erabilera anitzeko pozoia: arratoi eta xaguen heriotza 5-7 egunetara eragiten dute pozoiaren kontsumo bakarra edo anitzagatik. Hauek, antikoagulanteak dira, hau da, ez dituzte odoleko zelulak erreproduzitzen. Metodo erabiliena eta eraginkorrena da. Hauen adibideak difenacoum, bromadiolona, brodifacoum… dira besteak beste.

^ Igo

DESINBERA, S.L. - B-31839681 - Barrio Zalain 42 A - 31780 - BERA - Navarra - Tel.: 948 625 597 - Fax.: 948 625 590 - Email: info@desinbera.com