Egur tratamenduak

Egurra hondatu dezaketen elementuak ezaguturik eta hauek behar duten babes maila zein den jakinik (elementu eta materialen agresibitatearen eta exposizio denboraren araberan beti ere), bakarrik nola eta zerekin tratatu behar ditugun jakitea faltako zaigu.

Ondotik gure inguruan gehien erabiltzen diren metodoak azaltzen ditugu:

Pintzel eta brotxarekin

Pintzel edo brotxa baten bidez egur guztian zehar produktu bat aplikatzen da. Modu honetan gure piezaren gainazala babesturik geratuko da.

Tratatu aurretik
Produktuarekin
Produktua xurgatu ondoren

Lainoztatuz

Aire konprimitu bidezko aparatuekin egurraren gainazala tratatu egiten da. Aparatuarekin likidoa lainoztatu eta egurraren gainazala babesten dugu.

Irudian teknikoak nola egurra lainoztatzen duen ikusi dezakegu

Injektatuz

Egurrean hainbat zulo egitean datza (normalean hiruzuloka). Zuloak egin ostean, tako berezi batzuk jartzen dira eta bertatik likidoa injektatzen da. Tako hauek itzuleraren kontrako balbula bat izaten dute, modu honetan, likidoa sartu egiten da baina ez da ateratzen. Likidoa injektatzeko aire konprimituko sistema erabiltzen da.

Irudian teknikoak aurretik egindako zuloetan likidoan nola injektatzen duen ikusi dezakegu.

Airerik gabeko pulberizadore elektrikoaren bitartez

Tratamendu hauetan makina baten bidez lan egiten da, non aplikaziorako erabili nahi dugun gela pulberizatu eta tratatu nahi dugun esparruan aplikatzen du. Modu honetan, tratatu beharreko gunea gelaz guztiz estalita gelditzen da. Pintzelarekin lortze den emaitza berdina lortzen dugu baina askoz ere azkarrago.

Irudian ikusi daiteke nola teknikoak productua aplikatzen duen pistolaren bitartez, kasu honetan lantzarekin exkin guztietara ailegatu ahal izateko.
Irudian ikusi daiteke teknikoak nola produktua aplikatzen duen. Baita jada trataturiko esparruak eta tratatu gabekoak

DESINBERA, S.L. - B-31839681 - Barrio Zalain 42 A - 31780 - BERA - Navarra - Tel.: 948 625 597 - Fax.: 948 625 590 - Email: info@desinbera.com