Bezeroaren arreta

Blog

Liztorrak

Liztorrak eztenaz hegaldutako intsektu himenopteroak dira. Bakarrik edo taldean bizi daitezke. Erleetatik bereizten diren ezaugarriak dira ziztatzean EZ dutela eztia galtzen eta EZ dutela eztirik sortzen.

Armiarma

Guztiak dira animalia ttikien harrapariak, gehienetan bakartiak. Guruin pozoitsuak dituzte keliferoetan, eta horiekin geldiarazten dituzte harrapakinak.

Zilarrezko arraintxoa (Lepisma saccharina)

Intsektu tisanuro moduko bat da, arina da eta fototaxia negatibo handia du (argia saihesten dute). Hori dela eta, hagitz gutxitan ikusten da.

Arkakusoak

Intsektu artropodoak dira, metamorfosi osokoak, hegorik gabeak, alboetan zapalduak, helduaroan odola xurgatzen dutenak soilik, ugaztunak eta hegaztiak parasitatzen dituztenak.

Euliak

Milaka espezie dituen intsektu mota baten aurrean gaude, eta horietako askok gizakiarengan inolako eraginik ez badute ere, bertze batzuek osasun-arazoak sortzen dituzte, gaixotasun-bektoreak baitira.

Eltxoak

Espezie ugari dituen bertze intsektu bat, gizakiari kalteak eta eragozpenak eragiten dizkiona.

Azpikategoriak

Intsektuak kontrolatu beharreko arazoa dira.  Horretarako, ezinbertzekoa da zein intsektu-motari egin behar diogun aurre jakitea, espezie bakoitzak bere berezitasunak eta kontrol-metodoa baititu.

Ulertu behar dugu intsektuak izurritetzat jotzen direla leku jakin batzuetan, planetaren parte baitira eta intsektu bakoitzak bere funtzioa baitu. Intsektu horietako asko kaltegarriak dira gizakiarentzat, eta gaixotasunak transmititu ditzakete, kalte materialak, elikagaien kutsadura eta nekazaritzan eta abeltzaintzan kalteak eraginez.

Honako intsektu hauei egin behar diegu aurre: (Intsektu bakoitzak bere laukia izanen du irudiarekin, orain dagoen bezala. Horrela, ikusi nahi dugun intsektuaren informazioa aukeratuko dugu).

Karraskariak eguneroko arazoa dira gizartean, gu bizi garen leku ugaritan aurki baititzakegu.Gizakiarentzat mehatxua dira, kalte materialak eragin baititzakete (kableak moztea, zuloak…), elikagaiak kutsatu eta gaixotasunak transmititu.

Hauek dira eragin diezaguketen karraskari nagusiak:

XILOFAGOAK

Xilofagoak nagusiki egurretik elikatzen diren organismoak dira, egurraren narriadura eragiten dutenak.

Jarduera eraginkor bat aurrera eramateko ezinbertzekoa da ikuskapen lan on bat egitea, zein izurriteri aurre egin behar diogun jakitea eta jarduera plan on bat programatzea.

Nagusiki 3 taldetan zentratzen gara; karkaba, termitak eta onddoak.

 

DESINBERA, S.L.

Barrio Zalain 42 A
31780 - BERA

 948 625 597
 info@desinbera.com
 calidad@desinbera.com

DESINBERA ISO 9001 BUREAU VERITAS
DESINBERA UNE-EN 16636 BUREAU VERITAS
DESINBERA UNE-EN 16636 BUREAU VERITAS
DESINBERA UNE-EN 16636 BUREAU VERITAS